ESKAINTZEN DUGUNA

Komunikazio aholkularitza handietatik bereizten gara hurbiltasuna eskaintzen dugulako. Gure bezeroak ez ditugu ‘exekutibo’ baten esku uzten den ‘kontu’ bat bezala tratatzen, agentzietako argota erabiliz. CPCko arduradunok gara kontaktu zuzena mantentzen dugunak, izan ere, hori da nola ikusten gaituzten eta nola ikustea nahi dugun jakiteko modurik onena. Horrela soilik definitu ditzakegu Komunikazio beharrak, ze mezu igorri, nori eta zein bitarteko erabiliz. Eta erabateko erabilgarritasunarekin egiten dugu Komunikazio ekintza batzuk berehalakotasunez egin behar direla dakigulako, astelehenera arte edo oporrak igaro arte itxaron gabe.