Sarrera

Komunikazioa harmonia da. Harmonia hori, funtsean, publikoei bitarteko ezberdinen bidez informazio interesgarria helarazteko lana dutenen artean, eta euren mezuak publiko hauei bidali nahi dizkietenen artean aurkitzen da. Disonantziak ekidintzeko, interes horiek batzeko, beharrezkoa da komunikabideen belarrietara iritsiko den eta mezua sinesgarri bihurtuko duen melodia goxo bat konposatzea, eta doinu hori erredakzioetara egunero iristen diren ehunka edota milaka prentsa ohar, deialdi, etabarrek eragiten duten zarataren gainetik entzun dadin lortzea. Lan hori aurrera eraman eta bezeroek aditzera eman nahi dutena interpretatu eta laburtzeko gai diren bakarrak, lehenago komunikabideetan lan egin duten eta berauen ohiturak ezagutzen dituzten eta Komunikazioaren munduan urtetako esperientzia egiaztagarria duten profesionalak dira. Hauek dira musika guk nahi dugun pertsonen belarrietara iritsi dadin eta entzun dezaten lortu ahal dezaketenak.

Beste datu batzuk

CPC Consultores de Prensa y Comunicación lehenengo, komunikabideetan eta ondoren, sektore ezberdinetako enpresa, erakunde eta elkarteen komunikazio arloko aholkulari lanetan hogeita bost urtetik gorako lan-esperientzia duten profesionalez osatuta dago. Lan honen oinarria beti izan da kazetarien interesa lortuko duen gako bat bilatzea eta horren bidez, komunikabide adierazgarrienetan agerpen zentzuduna egitea, orokorretan edota berezituetan. Komunikabideekiko harremanez gain, CPCk barne-komunikazioa eta kanpo-komunikazioa ere kudeatzen ditu beste erreminta batzuen bidez, esate baterako, argitalpenak, harreman publikoak, gertakizunak,...